top of page

EGUNEROKOA

Azaroaren 4tik azaroaren 8ra arte berriz El Carmen ikastetxera joan nintzen, aste honetan umeek zelako aldaketa izan duten, beraien lehenengo egunetaz orain arte ikusiko dut, baita andereñoaren rola nola den eta zer funtzio betetzen dituen eskolan. 

Astelehenean heldu bezain laster umeen alkondarak kendu genituen andereñoak eta biok, alkondara kendu eta gero umeek beraien kuxina hartu eta lurrean eseri ziren, errutinarekin hasteko. Denak heldu ondoren andereñoa haien erdian eseri zen eta errutina egiten hasi zen. 

Lehenengoz andereñok egun ona opatzeko abesti (behean jarriko dut videoak)bat abestu zuten, gero Margolin panpina hartu zuen eta eguneko makinista nor izango zen aukeratu zuen (egunero makinista aldatzen da), makinistak argazkien bitartez nortzuk etorri ziren klasera eta nortzuk etxean gaixorik geratu ziren esan zuen, klasera etorritako umeek trenean jarri zuen argazkia, bestelakoek etxean. 

Hori egin ostean eguneroko eguraldia esan zuen, horretarako marrigorringo kataloxeei deitu zuen, besteak beste: 

Kataloxeetatik begiratu eta gero neskak euria egiten zuela esan zuen, ondorioz hodei euritsu bat jarri zuen eta lehiotik zer ikusten genuen argazkia jarri zuen (hurrengo argazkian ondo ikusten da):

Eguraldiaren ondoren, ze urtaroan geunden aipatu zuten, kasu honetan udazkenean, eta andereñoak zuhaitzetako bi hosto ekarri zien ikus zezaten.

Azkenik, koloreak, multzoak handiak ala txikiak diren eta zenbakiak ikas dezaten, andereñoak lurrean bi borobil markatu zituen, eta jostailuzko kutxa bat hartu zuen, makinistari kolore gorriko jostaliluak  har dezala agindu zion, behin guztiak borobilean izanda, borobil hartatik bi jostailu hartu zituen eta beste zirkuluan sartu zuen, eta makinistari non zeuden jostailu gehienak esateko esan zion. 

Errutina bukatutzat emanda bakoitzak bere kuxina batu eta jolastera joan ziren. 10:15 bizidun gelara joan ziren, han andereñoak zirkuitu batzuk jarri zizkien ibiltzeko eta saltatzeko, modu horretan lateralitatea ere lantzen zuten. Baita barra batzuetan eskegitzen zituen andereñoak ia zenbat denbora lortzen zuten eskegita egotea.

 

 

 

 

 

 

 

11:15etan dena batu zuten eta gailetak jan zituzten, gero ura edan eta komunera joan eta gero patiora joaten ziren ordu bat. Ordua pasa eta gerobatzuk jantokira joaten ziren eta beste batzuk etxera joaten ziren. Jantokikoek ikastolan lokuluska hartzen dute. 

Errutinak egiten duten lekuan piktogramezeko ordutegi bat dute:

Baita idatziko egutegi bat dute klasean, esekigailuen goiko aldean:

Moldaketa periodoan aipatu nuenez El Carmen ikastetxea metodo tradizionala jarraitzen du, hau da txokozka, hurrengo argazkian ikusiko duzue nolakoak diren klaseak:

Bigarren egunean ez zituzten errutinak egin, fundatzailearen eguna zelako, eta nola ez haiek ospatu zuten. Umeak heltzean pixka bat jolas librea izan zuten, gero bizidun gelara joan ginean eta eskola nola sortu zen azaldu zieten ipuin baten bitartez, baita zorionak zuri abestu genion eta dantzatu genuen. 

Errekreo orduan bat eta bi urteko umeek elkartu ziren eta nocillasko bizkotxoa banatu genien. Bi umeek alergia zutenez azaldu genien zergatik ezin zuten jan eta bizkotzoaren ordez aspitoak jan zituzten. Jan eta gero patioan jolastu zuten et azkenik batzuk etxera joan ziren eta beste batzuk jantokira. 

Hirugarren egunean ere ez zuten errutinak egin, heldu bezain laster jolastu zuten eta gero "Gorputza proiektua" lantzen ari daudenez, oinekin margoztea tokatzen zitzaien. 

Proiektu honetan ikusi dut haien gorputzaren kontornoa marratu dutela, baita margotu eta gometzen bitartez apaindu dute. Ere bere eskuak pinturaz margoztu dute eta folio batean jarri dute. Hirugarren egun honetan oinak pinturaz margoztu zuten eta folio batean jarri zuten, gero lursorua papeles estali genuen eta oinekin margozten hasi ziren. Zein ondo pasatu zuten!!

Ostegunean eta ostiralean greba izan genuen, hortaz beste aste bat bukatutzat eman nuen. 

ANDEREÑOAREN ROL-A

Andereñoaren rolaz ere informazioa jaso dut. Lehenengoz, goian aipatutako egutegia kurtso osorako da, astearteetan patio orduan ingelesa klasea dute, han trena egiten dute, kantak, ipuinak zenbakiekin, koloreekin, aurpegi ezberdinekin... lantzen dute, dena ingelezes, noski. Baita asteazkenentan ingelesa egiten dute, baina egun honetan beste klasekoekin elkartzen dira. 

Andereñoaren koadernoaz galdetu nuen, bi klaseko andereñoek esan zidaten haiek ez zutela bat eta bi urterekin aukeratu egin ahal delako eduki ala ez, hau da ez da derrigorrezkoa eta kasu honetan biak erabaki dute ez izatea. 

Baita nola ziren tutoriak, nola azaltzen ziren, nola antolatzen ziren... azaltzeko eskatu nion. Andereñoak esan zidan bat eta bi urteko tutoriak globalizatuak direla, hau da hiru urtetik aurrera banaka egiten dituztela. Baita abenduan lehenengoa izango dela aipatu zidan. 

Oraindik ez zuten ezer prestatuta baina hiru-lau hilabete hauetan nola aldatu duten aipatuko dute. Gainera ni irailetik aste honetara arte itzelezko aldaketa nabaritu dut negarretan, errutinetan... Orduan imaginatzen dut gauza guzti hauek tutorietan aipatuko dituztela baina globalki. 

UMEEK IZANDAKO ALDAKETA 

Hasteko errutinak egiten dituzte, joan nintzen lehen hastean ez ziren ezta esertzeko trebeak. Baita andereñoak haiek kuxina jarri eta batu behar zuten, aste honetan ikusi dut nola haiek egiten zuten lan hau. Gainera heldu bezain laster eskolara haiek bazekiten kuxina hartu behar zutela errutinak hasiko zirelako. 

Makinistak bazekien zein zen bere lana, naiz eta pixka bat kosta lortzen zuten, hilabete hauetan itzelezko lana egin dute andereñoa eta umeek!

Jolas librea eta gero asko kostatzen zitzaien batzea, nahiz eta oraindik asko kosta, lehenago batzen hasten dira. Joan nintzen lehen astean ez zuten ezer batzen eta. 

Baita gailetak jaterako orduan formalagoak esertzen dira haien aulkietan. 

Negarrak asko baretu dira, orain askoz gehiago disfrutatzen dute jolasetaz, lehen astean denbora osoan negarrak eta negarrak zeuden. 

Baita jantoki orduan aldaketak egon dira, gehienok bakarrik jaten dute eta ez zaie hainbeste kostatzen. 

Pixkanaka pixkanaka aldaketak ikusten dira, hauek ez dira itzelezkoak baina ekaina heltzerakoan oso aldaketa handia nabarituko da!!

ABESTIAK

Errutinak egiteko abesti batzuk abesten dira klasean, lehenengoa, egun ona opatzeko hau da: 

Abesten den hurrengo abestia, makinistak klasera etorri diren pertsonen lista pasa eta gero, gaixorik daudenei abesten zaie: 

Azkenik, errutinak bukatu eta gero beste abesti batzuk abesten dituzte, hala nola, sorgina pirulina, pintxo pintxo, paristik nentorren, eta hainbat abesti gehiago!

WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(10
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(11
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(12
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(8)
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(9)
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(6)
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01.jp
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59.04(14
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59.04(17
WhatsApp Image 2019-11-08 at 14.08.01(3)
WhatsApp Image 2019-11-08 at 20.14.13.jp
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Liburuen txokoa

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Margozteko txokoa

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Errutinak egiten diren lekua

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Eskegitokia eta atea

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Jolasteko espazioa

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59

Bainugela

WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59.04
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
WhatsApp Image 2019-11-08 at 13.59
IMG-2508.jpg
Batirtze Angulo

Haur hezkuntzako goi mailako zikloako ikaslea.

 

Nirekin kontaktuan jartzeko: 
bottom of page