Pantailatik Gelara


Azkenean nire momentua heldu da eta klasetik aterako naiz errelitatea bizitzeko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko.
Irailaren 12an El Carmen ikastetxera joan nintzen pratikak egitera. Han 5 egun egon nintzen moldaketa periodoa ikusten.
El Carmenko metodologia txokoetan oinarritzen da, experientzia, ekintzen eta jolasen bitartez. Aulak umeen adinaz banatuta daude eta euskaraz eta erdaraz hitz egiten dute umeak bi hizkuntzak ikasten hasteko. Esan dudanez gela txokoz bananduta daude, gela nahiko handiak dira haiek jolasteko lekua dutelako. 2 urteko gelak komun berbera partekatzen dute. Psikomotrizitate gela ez da oso handia baina material ugaria dauka, haien artean, bolen piszina, eskailerak, rokodromoa...
Haien ordutegia ez da finkoa, hau da ordutegia malgua eta finkoa dute. Goizeko ordutegi malgua 7:30tatik 9:15ra arte da eta ordutegi finkoa 9:15tatik 13:15etara da. Gero jantokiko ordutegia 12:30etan da, jantokia eta gero lokuluxka ordua dute 13:15etatik 15:30etara arte. Azkenik arratsaldeko ordutegi malgua 15:30etatik 16:45etara arte da.
Askok pentsatzen dute andereño papera edonork egin dezakela, hau da, umeekin jolastea soilik pentzatzen dutelako. Baina jolasteaz aparte gauza gehiago egin behar dira, hala nola fardelak aldatu, zaintzea, ezin diegu begiak gainetik kendu, nortzuk dauzkaten alergiak edo intolerantziak eta zeri (nik egondako gelan bakarrik neska bat toallitei alergia zituen)... baita ere adi egotea nortzuk jantokira joaten diren, zuzendaritzatik datozen aginduak betetzen, kurtsoan zehar egingo diren antolakuntzak antolatzen...
Heldu nintzen lehen egunean oso lotsatia nengoen baita urduria ere. Baina ordu bete, bi ordu pasa eta gero pika bat pasatu zitzaidan. Lehenengo egunean bakarrik umeekin jolasten egon nintzen. Haiek denbora osoan jolas librea zeukaten, bakoitzak nahi zuen txokoan jolasten zuen. Errekreo orduan heldu baino lehen ateratako jolas guztiak batu behar zuten, baina laguntza asko behar zutela konturatu nintzen. Batu ostean, andereñoak kuxinak lurrean jarri eta han eserita gaileta bana edo bina banatzen zituen. Jan ostean fardelak aldatu eta errekreora joaten ziren jolastera. Errekreoa eta gero batzuk jantokira joaten ziren eta beste batzuk etxera bazkaltzera joaten ziren, jantokiak lokuluxka ikastetxean hartzen zuten.
Bigarren egunean berdina izan zen, hau da jolas librea goiz osoan, batu ostean gaileta hartu eta errekreora joaten ziren alboko klasearekin, adin berekoak ziren. Errekreoa eta gero batzuk jantokira eta beste batzuk etxera joaten ziren. Aste honetan eta aurrekoan soilik goizeko ordutegia zuten, hurrengoan arratsaldez hasten ziren.
Hirugarren egunean fardelak aldatzen hasi nintzen, lehenengo bi egunetan ez nuen egin umeak ere konfiantza izan behar dutelako. Aste berri honetan baita errutinak egiten hazi ziren. Gailetak jaterako orduan mailetan esertzea erabaki genuen andereñoa eta biok. Aste berri honetan arratsaldeko klaseak hasten ziren. Ondorioz, ume gehiago jantokira gelditu ziren. Jantokia eta gero lokuluxka hartzen zuten. Hori eta gero klasera bueltatzen ziren, jantokian geratzen diren umeak eta etxekoak bueltatzen ziren ikastetxera.
Laugarren eta azken egunean oso antzekoak izan ziren, errutinak horrela zirelako. Laugarren egunean psikomotrizitate gelara joan ginen eta han ordu bat egon ginen. Psikomotrizitate klasea arauak gogoratzen hasten dira, gero andereñoak egindako murala bota ostean nahi duten lekura joan ziren, bolako piscinara, rokodromora, eskailerak igotzera, aroarekin jolastera... Nahiz eta errutinak ez aldatu egunak ez ziren beti berdinak izan. Egunean gauza ezberdinak gertatzen ziren, ala nola negarrak ez ziren beti ume berekoak izaten, egun batzuetan nekatuagoak zeuden eta beste batzuetan kontrako egunak zeuzkaten.
Esperientzia oso ona izan da, nahiz eta lehenengo egunetan urduriago egon asko ikasi dut, ala ere oraindik bide luzea geratzen zait. Oraindik goizeko errutinak egiten ikasi behar ditut, liburuak ondo kontatzen, abesti asko, fardelak azkarrago aldatzen... Irrikitan nago berriz bueltatzeko eta ikasten jarraitzeko.
Orain pauso bat gutxiago gelditzen zait nire helmugara heltzeko!
